Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Konponbidea «ahalik eta lasterren» eskuratu nahi dute, sufrimendua bukatzeko eta Donostiako Aste Nagusian halako ekimenik gehiago egin behar ez izateko.

Sare Herritarreko kideek agerraldia egin dute gaur, abuztuaren 14rako mobilizaziora deitzeko. IDOIA ZABALETA / FOKU
Sare Herritarreko kideek agerraldia egin dute gaur, abuztuaren 14rako mobilizaziora deitzeko. IDOIA ZABALETA / FOKU
Iratxe Muxika
2026ko uztailaren 29a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Aurten indarrak batu ditugu, eta Donostiako Aste Nagusiko mobilizazioa elkarrekin antolatu dugu», erran dute Sare Herritarreko kideek, gaur, abuztuaren 14rako mobilizaziora deitzeko agerraldian. Izan ere, lehendabiziko aldiz, Donostiako Piratekin batera antolatu dute urtez urte Donostiako kaitik abiatzen duten mobilizazioa, «ezinbestekoa» delako auzia «behingoz eta ahalik eta lasterren» bukatzea. Konponbide integrala eskatu dute, sufrimendua gibelean uzteko eta mobilizaziorik egin behar ez den Aste Nagusi bat ospatu ahal izateko.

Biktimen «erabilera politikoa» salatu dute gaurko agerraldian, baita aitortu gabe dauden horien «aitortza eta errekonozimendua» eskatu ere. «Helmugara iritsi behar dugu. Dagoeneko gehiegi luzatu da auzia, eta ezin dugu onartu gehiago luzatzea», adierazi dute.

Beraz, eta azkena izanen delako esperantzan, mobilizazioaren gaineko xehetasun batzuk eman dituzte: 19:30ean abiatuko da kaitik bertatik, eta «inoiz baino beharrezkoagoa» izanen da bakoitzak «bere aletxoa» jartzea. «Euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari konponbidea emango diogu. Helmugara iritsiko gara!».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA