Gure gaiak

'Bateragune auzia'

'Bateragune auzia'

2009ko urriaren 13an izan zen operazioa, ETArekin lotuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko irailean zigor epaia eman zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurka. 2012an epaia berretsi zuen Gorenak, kartzela urteak pixka bat jaitsita —inhabilitazioak ez—. Konstituzionalak 2014an Gorenaren erabakia berretsi zuen. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez 2015eko urriaren 11n geratu ziren libre. Otegi, 2016ko martxoaren 1ean. Diez, 2017ko abuztuaren 17an, aurretik 17 hilabetean baldintzapean aske egon zelako. 2018ko azaroan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen auzikoek ez zutela epaiketa inpartziala izan; irmoa da epaia. Defentsak epaiaren berraztertze helegitea aurkeztuta, Gorenak zigorrak bertan behera utzi zituen 2020ko uztailaren 27an, baina fiskalak eskatuta, Gorenak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen abenduaren 14an, aho batez. Konstituzionalak 2021eko urriaren 28an zioen berak ebatzi arte epaiketa ez da berriz egingo.

Albisteak

EAko burukideek epaituen apustuaren fede eman dute

2011-07-02

Larreinak eta Ziarretak azaldu dute Otegi eta Rodriguez bat zetozela polo subiranista bide baketsuen bidez osatzeko beharrarekin. Diezek eta Otegik bide politikoen alde egindako apustua berretsi du Elorrietak

Parrandak, gaitzizenak, bidaiak eta surrealismoa

2011-07-01

Telefono elkarrizketa normaletatik poliziek egindako interpretazio surrealistak bistaratu zituzten lekukoen deklarazioek. Defentsaren lekukoak hasi ziren atzo deklaratzen, eta gaur segituko dute

"Ez genuen inoren agindurik betetzen"

2011-06-28

Etxerat-eko kidea dela eta auzipetuekin ez duela bilerarik egin azaldu dio epaimahaiari Amaia Esnalek. Bateraguneri buruz galdetuta, hura zer zen ere ez zekiela adierazi du Txelui Morenok

Jendetza ikaragarria manifestazioan

Oihana Elduaien 

2009-10-18

ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk egindako deiari erantzunez, milaka lagun batu dira Donostian manifestazioan. «Irtenbide demokratikoaren alde aritzeko konpromisoa» berretsi dute sindikatuek

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.