'Bateragune auzia'. Epaiketa

Auzipetuen alde agertu dira nazioarteko erakunde sindikal asko

Espainiako sindikalista talde bat Diez eta Morenorekin egon zen atzo goizean auzitegiko atarian

Erredakzioa
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Nazioarteko hainbat erakunde sindikalek auzipetuei elkartasuna adierazi diete, eta LABeko idazkari ohi Rafa Diezen eta gainerako kideen absoluzioa eskatu. Etengabeak dira, Bateragune auzian inputatutako zortzi ekintzaileekiko elkartasun mezuak.

Atzo, esaterako, Rafa Diez eta Txelui Moreno auzitegian sartzekotan zirela, Madrilen sindikatuen batzar batean parte hartzen ari diren sindikalista talde bat bildu zitzaien, eta eurekin egoteko nahia azaldu zieten.

Mundu osoko Euskal Herriaren Lagunek eta komiteek ere komunikatu bat igorri dute, inputatuen absoluzioa eskatuz eta errepresioa salatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.