'Bateragune auzia'. Epaiketa

Jaurlaritzaren ustez, Otegik «oso argi» hitz egin du ETAri buruz

Hitz horiek «urte batzuk lehenago» esan izana gustatuko zitzaiola azpimarratu du Idoia Mendiak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Arnaldo Otegik «oso argi» hitz egin duela ETAren amaierari buruz, baina lehenago, «duela urte batzuk»egitea nahiko zuketela. Hala ere, Mendiaren hitzetan, adierazpen horiek ez dute «ezer berririk» ekarri.

Arnaldo Otegik argi utzi zuen atzo Auzitegi Nazionalean ezker abertzalearen estrategia berria ETAren iritziaren aurka onartu zela, eta proiektu berri horrek indarkeria «behin betiko» desagertzea «behar» duela gaineratu zuen.

Eduardo Madinak uste du Otegiren adierazpenak ez direla «alde batera utzi behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.