
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Gure gaiak
Joxan Lizarribar BERRIA Taldeko pesidentea zendu da, 61 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. 2003an hartu zuen taldearen presidentetza, Egunkaria itxi eta BERRIA sortu bitartean. Dantzan ere aritu zen Argia dantza taldean. Euskalgintza, kulturgintza, politika, kazetaritza eta beste hainbat sektoretako eragileek eman diote azken agurra.
2013-04-12
2013-04-11
2013-04-11
Ainhoa Arteta sopranoa Joxan Lizarribarren hil kaperan izan da, eta 'Maitia nun zira' kanta abestu dio BERRIA Taldeko presidente zenari. Audioa: Arteta, Lizarribarri kantuan.
2013-04-10
Bizitza guztian ekintzailea, langilea, erreferentzia, konprometitua eta gertukoa izan da Joxan Lizarribar, bai lanean, bai BERRIA taldearen gidaritzan eta baita harreman pertsonaletan ere.
2013-04-10
2013-04-10
Industria eta enpresa. Euskara eta kultura. Ogibide ez zuen alorrean, ogia eta bidea jartzen. Garai gogorretan ausart ardura hartzen. Garai zailetan utzi du BERRIA.
2013-04-10
Jantzia, leiala, elegantea, lagunen laguna. Hala definitu dute kultur arloan lagun izan zituenek Joxan Lizarribar. Euskararekiko eta euskal kulturarekiko zuen erroko loturagatik bide asko urratu zituen.