inaki petxarroman
Hizpideak

Ezinbestekoa

2013ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Joxan Lizarribarren heriotzaren berri izatearekin batera, Bertolt Brechten poema dator burura; hots, bizitza osoa lanean —borrokan, zioen poetak— ematen duten horiek direla ezinbestekoak. Eta Lizarribarrek bizi oso bat, nahi genukeen baino askoz ere motzagoa, eskaini die euskarari eta euskal kulturari. Ez zuen aski kanpotik beha egotea. Jardun egin behar zuen, ezinbestekotzat jotzen zuenaren alde.

Horregatik hartu zuen BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluko presidentearen ardura. Oso une zail eta mingarrietan, Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazio basatiaren ondoren. Kezkatuta, bai, baina gogotsu hartu zuen BERRIAren lekukoa, kazeta berria Egunkaria bezain zabala eta askotarikoa izan zedin aurrrantzean ere.

Ekainean uztekoa zen presidentearen ardura. Ez dio denborarik eman. Biriketako gaitz batek eraman du. Hark erakutsitako bidean jarraituko du haren lantaldeak, Lizarribarrek hainbeste maite, bizi eta kontsumitzen zuen euskarazko kultura babesten eta zabaltzen. Ezinbesteko lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.