Joxan Lizarribar hil da. Iritzia

Hileta oharra

Juan Antonio Urbeltz
2013ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Atzo [herenegun] 19:00etan zendu zen Donostian Joxan Lizarribar Exposito, Argiako dantzari 1968. urtetik. Honelako galera garrantzitsuak, bera bezalako gizonarenak, hain euskal kontzientzia garbikoa zenarenak, edonoren hitzak agortzen ditu. Baita nireak ere.

Bera joan deneko une triste honetan, hasi gara jadanik konsziente izaten bere partitzeak Euskal Herriarentzat suposatuko duen galera sekulakoaz. Bizitasun handiko gizona, harreman pertsonaletan berebiziko xarma zuena, euskal kultura fin eta sendo baten jabe, asmo politikoz jantzia, pertsona bakar batengan aurkitzen zail diren balio ezin preziatuagoen batze oso bat.

Bihoakio hemendik gure besarkada hunkitua bere sendiari. Eta maila pertsonalera jaitsiz, emazteak eta biok beti gordeko dugu gure bihotzean, hamazazpi urte zueneko Joxan Lizarribarren begirada pikaroa, ikusmin eta harridura artekoa. Euskaldunen zeruak bere ateak zabaldu zituen atzo, eta Joxanek, dudarik gabe, atseden hartu du, arbasoen besoetan kulunkatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.