Iker Aranburu.
Hizpideak

1983a aspaldi izan zen

2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako arduradunek bazekiten zertaz ari ziren asteazkenean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egitura administratibo «anakronikoaren» aurkako purrustada bota zutenean. 2012rako aurrekontuak, onartu zituztenetik hilabete igaro ez bada ere, dagoeneko zaharkituta geratu dira:%1,4ko hazkundearen ordez, %0,7koa espero du orain Jaurlaritzak, eta horrek diru sarrerak gutxituko ditu eta gastu sozial batzuk igoko. Horiek horrela, bere kutxak betetzeko moduen bila dabil Patxi Lopezen gobernua, horrek berriro ere aldundien eskuduntzekin talka egitea ekarriko dion arren. Horregatik eskatu du PFEZ zergari gainordain bat ezartzea, 1983ko uholdeen kalteak pagatzeko egin zen bezalaxe. Baina ez gaude 1983an. EAJren botere absolutua iraganeko kontua da, eta orain diputazioak hiru alderdi desberdinen boteregune nagusiak dira. Eta gune horietan, kasualitatea, ez dago sozialistarik, eta ez dirudi aurki izango denik. Zergatik egingo diote uko aldundiek beren eskumen nagusiari, zergen gaineko kontrolari? PSEri laguntzeko ez, behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.