Iker Aranburu.
Hizpideak

%70 gora, eta igotzen

2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Argindarraren tarifaren defizitari aurre egiteko lehen urratsa egin zuen atzo Espainiako Gobernuak. Barne eztabaida gogorren ondoren, Jose Manuel Soria Industria ministroak iragarri du zazpi zerga berri sortuko dituztela argindar ekoizleentzat, horien artean %6ko tasa sortutako energia guztiarentzat. Nuklearra, termikoa ala eolikoa izan, horrek bost. 2013an 2.700 milioi euro bildu nahi ditu zerga horiekin, argindar konpainiei beraiek eskatzen dioten 24.000 milioiren zor historikoa pagatu ahal izateko. Espainiako Gobernuak ziurtatu du atzoko zergek ez dutela eraginik izango herritarren patriketan. Sinistea libre da, noski, baita Madrilgo agintariek esaten dutenaren aurkakoa pentsatzea ere. Azkeneko sei urteotan %70 garestitu zaie argindarra Hegoaldeko herritarrei, eta jada Europako Batasuneko garestienetako bat da. Horren arrazoiak konpontzeko neurririk ez da dakar, ordea, Industria Ministerioak. Ustez argindar konpainiak estutu ondoren, orain herritarrak gehiago estutuko ditu, tarifa arautua baliatzeko aukerak gutxituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.