jon ordonez garmendia
Hizpideak

Arroka talka

2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Olatu Talka izan zen atzo Donostian, 2016ko kultur hiriburuaren ekitaldien barruan. Izan ziren, baina, olatu gehiago, eta ez bakarrik Gipuzkoako hiriburuan, baizik eta Elgoibarren eta Madrilen ere bai. Bateragune auzian Auzitegi Gorenak aste honetan berretsi dituen zigorrek harrituta utzi dute gizartea, badakielako ez dutela espetxean egotea merezi aroz aldatzeko lan politikoa egiten ari zirenak, ez 2019an, ez 2016an, ezta orain ere; eurek babestu duten garai berrian kalean behar dutela. Hori adierazi zuten Donostian atzo hainbat ideologiatako emakumeek eta Elgoibarren milaka herritarrek. Madrilen, berriz, bizi guztirako espetxe zigorrak ez duela lekurik azaldu zuen Herrira-k Konstituzionaleko atarian, eta garai berrian politika berriak behar direla.

Gogorrak dira aro berri horri talka egiten ari zaizkion arrokak, baina hondartzara hiltzera joan beharrean, konponbidearen aldeko olatuek geroz eta ozenago jotzen dute itsaslabarra: 2016ak Donostiako kultur hiriburuarena izan behar du, ez Otegi eta Diez kalera aterako diren urtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.