Hizpideak

Atzerako kontua Grezian

Iker Aranburu.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Greziari denbora eta dirua bukatzen ari zaizkio. Bigarrenetik oso eskas dabilela onartu du Atenasko gobernuak berak: orain kutxetan daukatenarekin urriko soldata publikoak bakarrik pagatzeko moduan daude. Kosta ahala kosta, diru gehiago sortzeko zergak asmatzen dabil Giorgos Papandreu lehen ministroa; azkena, etxebizitzen gaineko bat. Baina diru hori ez da berehala etorriko, eta epe motzean sosak biltzeko daukaten aukera bakarraEuropako Batasunak agindutako beste 8.000 milioi euro uztea da.

Baina diru hori ziurtatzeko denbora bukatzen ari zaio Greziari. EBko, Europako Banku Zentraleko eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariak bihar itzuliko dira Atenasera. Agintariek erakusten badiete exijitutako erreformak, pribatizazioak eta zerga berriak indarrean jartzen ari dela, dirua jasoko du Greziak, eta denbora irabaziko du, kutxa berriro hustu arte. Baina mailegu horrek Greziaren agonia luzatu besterik ez duela egingo uste dutenak gero eta gehiago dira, eta herrialdearen porrota saihetsezina dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.