jon ordonez garmendia
Hizpideak

Basagoitiren aterkia

2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Gizarte justizia zer den azaltzera etorri da Antonio Basagoiti: «Gizarte justizia, krisi garaian, lehenbizi etxekoentzat». Izan zitezkeen Nicolas Sarkozyren hitzak, Fronte Nazionalari kopiatutako leloa. Basagoiti, ordea, nahikoa eta gehiago da hori esateko.

Berdintasunean sinesten badugu, gizarte justiziaz mintzatzean krisia aipatu izanak ezerezean uzten du adierazpen hori. Hitz hutsak, ordea, ez dira beti huskeria. Krisi garaian etxekoez eta kanpokoez hitz egitea erraza da, batzuk besteen aurrean jartzea. Gizarte justizia aterki bat izan zen XIX. mendean gizartearentzat, eta ez klase baxuenentzat soilik. Basagoitiren aterkian, ordea, ez dago denontzako lekurik, eta hark badaki murrizketak goitik behera ari diren egun beltz hauetan askorentzat tentagarria dela babesa hartzea.

Aurreiritziak sortzea bost axola zaio, bereak dituela erakutsi duelako; bere aterkia zabaldu eta eskaintzeko aukera ikusi du. Eguzkia berriro aterako bada, ezinbestekoa izango da gizarte justiziaren kontrako eraso horien aurka denontzat beste aterki bat zabaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.