Hizpideak

'Bi anai'

Iker Aranburu.
2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Iritsi da Bi anai Euskal Herriko zinemetara, eta iristen ari dira teknokraziaren bi anai Greziako eta Italiako gobernuetara. Atzo hartu zuen kargua Lukas Papademosek Atenasen, eta, ustekaberik ez badago, gaur bertan edo bihar hartuko du Mario Montik Erroman. Demokrazia europarraren garaipen ikusgarria: inork bozkatu gabekoak agintean. Tira, agintean baino gehiago, benetako agintarien testaferro. Eskuak atzean lotuta gobernatuko baitute, telefonoaren bestaldean, 24 orduko tarifa lauarekin, Merkel, Draghi, Wall Street eta Londresko City dituztela. Politikaren ezintasuna —edo gogo falta—agerian geratu dabeste behin ere. Subiranotasun nazionala? Dirua dutenentzat bakarrik.

Merkelek eta Sarkozyk ongietorri beroa egin diote Papademosi, eta xanpainez ospatuko dute Berlusconiren behin betiko agurra. Merkatuek presioa apalduz hartu dute beste bi gobernu erori izana. Demokrazia oztopo bat da gauzak txukun eta ongi egin behar direnean. Begiratu Txinari bestela. Ba al dute arrisku saririk inguru hartan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.