Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko aldeen bila hasiz gero, nahikoa da gaurko hauteskundeei begiratzea. Erakunde bererako bozketa da bietan, baina partida oso desberdina da batean ala bestean. Espainia aldean ez da lehiarik. Azken hamabost egunotan PSOE mamuak astintzen aritu den arren, hasi bezala bukatu du kanpaina: agortuta. Azken urte eta erdian Zapaterok hartu dituen neurriekin eta krisiak sortzen duen ezintasunarekin eta amorruarekin, ez zuen ezer egiterik. PPren benetako lana, berriz, ez da bozak irabaztea, aurkituko duen panoramari aurre egitea baino. Ziur ministrosozialista batek baino gehiagok pozik utziko diola kartera bere ordezkoari.
Hego Euskal Herrian, berriz, lehia azken urteotako estuena da. Lehenengo ala laugarren geratzea boto gutxiren bueltan izatea posible da. Lehia estuenetako bat EAJren eta Amaiurren artean dago. Begi batekin lortutako diputatu kopuruari begiratuko diote, eta bestearekin, berriz, gaurko emaitzak Eusko Legebiltzarrean emango lukeen ordezkaritzari.
Hizpideak
Boto bat, bi partida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu