Iker Aranburu.
Hizpideak

Caixa Navarra

2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Espainia, hobe gorria hautsia baino» leloaren bertsio navarristaren aldaera berritua ikusten ari gara azken asteotan: «Nafarroako Kutxa, hobe katalana euskalduna baino». Kataluniako Caixabankek, onartu du Nafarroako Kutxa partaide duen Banca Civica bankua erosi nahian dabilela. Haren kontuak begiratzen ari da, eta egun gutxiren buruan esan beharko du erosi nahi ote duen. Banca Civicak martxoaren 31ra arte du etxegintzan izan ditzakeen galerak estaliko dizkion bazkidea —ala eroslea— aurkitzeko.

Caixarena ez da aukera bakarra, baina bai neurri batean Nafarroako Gobernuak hobesten duena, Yolanda Barcinak ez baitzuen alerrik eman balizko operazioaren berri, bankari katalanekin bildu ondoren. Nafarroako lehendakariaren helburua da beste balizko erosle bati bidea ixtea, Kutxabanki alegia. Finantza aldetik operazio logikoagoa dirudi, eta Kutxabankek ez du interesik ezkutatu. Baina hesi politikoak, Nafarroan bederen, oso garaiak dira batzuentzat. Gaindiezinak ez, ordea, Barcinak ez baitu azken hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.