Iker Aranburu.
Hizpideak

Confebasken funtsa

2012ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Ohiko eskakizunetatik harago joan da Confebask ekonomia zulotik ateratzeko aurkeztu duen planean. Hor azaltzen dira betiko eskaerak, —sozietate zerga gehiago jaistea—, edo patronal baten ahotan harritzekoak ere ez direnak —edo zerbitzu eta enpresa publikoen pribatizazioa—. Baina berritasun bat ere bada Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresaburuen planean: 2012-2014ko epean ekonomia biziberritzeko Ezohiko Inbertsio Funtsbat sortu nahi dute. Enpresen, herritarren eta, batik bat, pentsio plan osagarrien diruak —19.000 milioi euro— hornituko luke funtsa, eta ekonomia suspertzeko programa publikoak lagunduko lituzke. Hau da, aurrezki pribatuak egitea bankuek ematen ez duten finantzaketa eta administrazioak krisiagatik ematerik ez dutena. Trukean, Confebaskek nahi du enpresa, erakunde edo herritar horiek zerga hobariak jasotzea, kultur edo kirol mezenasgoa egiten dutenek jasotzen dituztenen parekoak. Aztertzeko moduko proposamena izan daiteke, zerga gutxiago pagatzeko ihesbide bat bilakatzen ez den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.