Hizpideak

Curriculum egokia

Iker Aranburu.
2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Lana aurkitzeko unean garrantzi handia du curriculum egokia izateak, baina baita une egokian leku egokian egoteak ere. Bi baldintza horiek oso-osorik betetzen ditu Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministro berriak, Luis de Guindosek. Gaur egungo krisiak eztanda egin zuenean, haren erdigunean zegoen, literalki: Lehman Brothersen Espainia eta Portugalgo adarreko presidentea zen. Bai, Lehman Brothers bera da epela izanik arriskutsutzat jo daitezkeen operazioen ondorioz pott egin, finantza mundua hankaz gora jarri eta ondoren Mendebaldeko ekonomia azken 60 urteotako krisi larrienera hondoratu zuen inbertsio banku hori.

Krisia zer den eta zerk eragin duen badaki, beraz, eta hizketakide egokiak aurkituko ditu Bruselan. Han izango du Mario Draghi, Goldman Sachs bankuko nazioarteko adarreko presidente ohia. Eta Mario Monti, Goldman Sachsen aholkulari ohia. Lukas Papademos ahaztu gabe, Greziako Banku Zentraleko buru Goldman Sachs hango zorra ezkutatzen ari zenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.