Iker Aranburu.
Hizpideak

Erantzukizun defizita

2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Ogasun Ministerioak iazko defizitaren berri eman eta hurrengo egunean hasi da erruak albokoari edo aurrekoari botatzeko ohiko dantza. Ebrotik behera ez dira falta izan errua Zapaterorena dela esan duenik, gorpu politiko hori dagoeneko oso hotza dagoen arren. Eusko Jaurlaritza ez da hain urrun joan, gertuago dituelako aldundiak zama gainetik kentzeko. Zeharka bada ere, haiei egotzi die Carlos Agirre Ogasun sailburuak defizita aurreikusitakoaren halako bi izatearen erruaren zati bat, diru sarrerak handitzeko neurririk hartu ez dutelakoan. Arrazoi puntu bat badu Agirrek, eta egia da ere bitxia dela egituraketa instituzionalaren ondorioz gastuen %70 egiten dituenak ez izatea diru bilketari buruzko eskumenik. Baina pena da kritika egitean Agirreri ahaztu egin zaiola oraingo zerga sistemek PSEren onespena izan zutela. Edo sozialistek epeldu zutela Bilduk Gipuzkoan indarrean jarri duten erreforma berez mugatua. Edo PSEk Jaurlaritzan eskuak lotuta izan arte itxaron duela diputazioen boterea mugatzea eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.