Hizpideak

Eutanasiaren debatea

Marc Mariee, Baionako prokuradoreordea. GAIZKA IROZ.
Jon Eskisabel.
2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Baionako ospitale publikoko mediku baten atxiloketak hizpidera ekarri du berriz eutanasia legeztatzeari buruzko eztabaida. Medikuak onartu egin du adineko lau gaixo hiltzen lagundu duela, eta horrekin, erien sufrimenduari amaiera emateaz gain, eutanasiaren inguruko debatea piztu nahi zuela adierazi du, Baionako prokuradoreordeak atzo azaldu zuenez. Sendagilearen abokatuak zehaztu du hildakoen senideek ez dutela haren aurkako salaketa jartzeko asmorik, eta hori dela-eta eutanasia aktiboa —gaixoa bere kasa erabakitzeko gai ez denean aplikatzen dena— leporatu eta kartzelatzeko eskatu du prokuradoreak. Epaileak baldintzapean aske uztea erabaki du.

Auziak berriz agerian utzi du eutanasia arautzeko lege baten beharra, heriotza duina izateko eskubidea gizartea gertutik hunkitzen duen gaia delako. Are gehiago, gero eta zaharragoa den gizarte batean, gurea bezalakoan. Europak gainditu gabe dauka eutanasiaren auziari irtenbidea emateko erronka, herrialde gehienetako egoera legala ez baita aski hilzorian diren gaixoen borondateari erantzuteko. Eutanasia edo sendagile batek lagundutako suizidioa Herbehereetan eta Belgikan baino ez dago legeztatua, eta hala dagoenetik eutanasia kopuruak behera egin du bi herrialdeotan. Izan ere, arautu gabeko egoerak ekartzen dituen «gehiegikeriak» murriztuko liratekelegeztatzearekin, adituen arabera. Horretarako, eutanasiaren inguruko eztabaida sakon eta lasaia ireki behar da gizartean, eta alde batera utzi eutanasiaren alde egiten duten medikuen aurkako jazarpen politiko eta kriminala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.