Behingoz atertu izanak lagunduta, Maiatzaren Lehena jendetsua izan da Euskal Herrian. Krisiaren bosgarren urtean, bizi-mailaren etengabeko okertzeak eta aspaldiko eskubideen galerak hortzak erakustera eta beste bide batzuk aldarrikatzera eraman ditu langileak. Sindikatuek hartua dute borrokaren bandera. Ozen adierazi diete agintariei ez direla isilik geratuko gizarte zerbitzuak ez ezik haien eragina ere kosta ahala kosta txikitu nahi duten neurriak ikusita, nahiz eta jabetzen diren oso zail dutela aspaldi ez bezalako erasoaren kontra.
Zeruak ez bezala, EBko gobernuek ez dute su-etena emateko itxurarik. Murrizketaren aroa da; ez du atertu. Hego Euskal Herrian, ostiraleroko eurite jasarekin oharra/mehatxua egin du Mariano Raxoik. Hurrengo zaparrada merkatuen liberalizazioa ezizenarekin dator. Ipar Euskal Herrian, berriz, hauteskundeek frontea geratu dute aldi baterako, baina udaren amaieran gobernu berria osatzen denean etorriko dira ekaitzak: gordin Sarkozyrekin eta goxokiarekin Hollanderekin.
Hizpideak
Ez du atertzeko itxurarik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu