Iker Aranburu.
Hizpideak

Fronte kateatuak

2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Uda beroaren ondoren ekaitzez betetako udazkena dator. Herritarrakjada igartzen ari dira erauntsia, BEZaren igoerarekin hasita. Asteek aurrera egin ahala jakingo dute hurrengo urtean zehazki zein neurrirekin pobretuko dituzten gehiago. Adi pentsiodunak ere, inflazioa izugarria izateak haien patrikak ere zulatuko dituelako.

Erabaki horien erantzule ofizialak ere —nagusia Berlinen dago—, ez du egoera barerik izango. Krisi ekonomikoaren danbatekoen kontra indarge eta lemarik gabe dagoen ontziaren itxura duela, beste bi fronte kateatu datozkio gainera, penintsula iparraldetik biak. Mediterraneo aldean ekaitza osatuta dago, eta hilaren 11ko Diada egunean lehertuko da, Kataluniako Estatutuaren aldeko mobilizazioa txiki utz dezakeen manifestazioarekin. Eta ekaitz hori ez da egun batekoa izango.

Bizkaiko Golkoan ere frontea osatzen ari da, baina urri edo azarora arte itxaron beharko da haren indarra zein den jakiteko. Ikusita preso gaixoen aferari Madrilek eman dion erantzuna, olatu handiak ziurtatuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.