Goia jota». Euskararen kale inkestaren emaitzek aurreko astean agerian utzi zuten egungo egoera soziolinguistikoan zaila dela euskarak aurrera egitea. Hitz egitea berezko gauza den arren, kalean hautatzen den hizkuntza kausa baten ondorio den hautu pertsonala da. Hizkuntzak ez dira bere horretan ugaltzen edo galtzen; bultzatu edo baztertu egiten dira, azken kasu horretan, batzuetan, desagerrarazi arte.
Bihar aurkeztuko dituzte V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak. Paxkal Indok dio inkestek garbi utzi dutela neurriak behar direla. Ipar Euskal Herrian herritarrek, eragileek eta erakundeek beharrezkotzat jotzen dute lurralde elkargoak euskararen arloan eskuduntzak hartzea. Max Brissonek dio irailean hasiko direla erabakiak hartzen.
Brissonek eta Indok gaurko iragarpenak bat egin du Euskal Konfederazioak eskatu duen hizkuntza politikaren bigarren aroarekin. Aro berri bat behar da, euskarak ez duelako goirik behar, ez Iparraldean ezta Hegoaldean ere. Trabak kendu behar dira, euskara hedatu dadin inork goia ezarri gabe.
Hizpideak
Goiaren goitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu