Hamaikagarren aldiz, ezohiko bilera egin behar izan dute euroaren eremuko agintariek zor publikoaren krisiak eragindako buruhausteak konpontzeko. Eta, hamaikagarren aldiz, arazoari behin betikoa izan daitekeen irtenbide ausart bat aurkitu beharrean —eurobonuak sortzea edo integrazio handiagorako urratsak egitea—, behin-behineko estalki bat jarri diote euroaren txalupako zuloari, aurrekoak baino sendoagoa izango den esperantzan.
Atzo lortutako akordioak arindua emango dio Greziari, denbora gehiago emango diolako orain duen zorra pagatzen saiatzeko, eta laguntzaren truke gutxiago pagatu beharko duelako. Baina zorra hain da handia —bere barne produktu gordinaren %175era ailegatuko da aurki—, non ez dituen uxatuko hori itzultzeko ezintasunari buruzko zalantzak. Are gehiago kontuan hartuta gastua murrizteko neurri gogorrek—herritarrak sumintzeaz gain— ekonomia atzeraldira kondenatu dutela hurrengo urteotarako.
Hurrengo krisirako atzerako kontua hasi da.
Hizpideak
Hamaikagarren estalkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu