Iker Aranburu.
Hizpideak

Hitzen boterea

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Hitzen boterea eta huskeria, berriro agerian. Merkatuak Espainia eta Italiaren ezinezko erreskatera bultzatzen ari zirela, nahikoa izan dira Draghi, Merkel eta Hollanderen esaldi kriptiko batzuk tentsioak baretu, burtsak poztu eta arrisku saria amiltzeko. Zer esan dute? Dena eta ezer ez. Euroa salbatzeko «edozer gauza» egiteko prest daudela. Kito. Aurretik hamaika aldiz esandakoa, geroxeago erabaki geldo edo epeletan espektatiba guztiak zapuzteko. Oraingoan desberdina izango da, noski; hori ere entzun dugu.

Gure artean ere aurretik entzundako hitz asko eta, oraingoz, ekintza gutxi. Erakunde gehienak kexu dira Madrilek inposatzen dizkien neurriez eta baldintzez, baina, kasu gehienetan, erretorikan geratzen da erantzuna. Herenegun, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak «autogobernuaren aldeko ituna» eskatu zuen; atzo, berriz, Helena Franco Gipuzkoako Ogasuneko diputatuari egokitu zitzaion batasuna aldarrikatzea, Madrilek inposatzen dizkien defizit mugak ezer egiteko tarterik gabe uzten dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.