Duela zazpi hilabete Eliseora iritsi zenetik eurogunea salbatu nahian aritu ondoren, Frantziaren egoera ekonomikoari arreta handiagoa jartzeko unea iritsi zaio Fançois Hollanderi. Berez, esan daiteke horretan aritu dela kargua hartu zuenetik, Italiari eta Espainiari airea ematean Frantziari ere ematen ari zitzaiolako, bi horiek eroriz gero hexagonoa izan litekeelako merkatuen hurrengo biktima. Kontu publikoen desoreka arazo endemikoa da Frantzian: 1974az geroztik defizita izan du urtero, eta horrela pilatu du dagoeneko 1,79 bilioi euroko zorra —BPGaren %89,3 da, duela urtebete baino bost puntu gehiago—.
Arazoari aste honetan bertan helduko dio: gaur ildo nagusiak azalduko ditu Jean Marc Ayrault lehen ministroak, eta bihar, berriz, batik bat enpresei eta aberatsenei eragingo dieten zenbait zerga igoeren berri emango du. Baina horrekin ez da nahikoa izango. 2017ra bitartean 100.000 milioi euro aurkitu behar ditu Parisko gobernuak, erdia zergen bidez eta beste erdia gastu publikoaren murrizketaren bidez.
Hizpideak
Hollanderen lanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu