Espero zen bezala, Patxi Lopezek ez dio bere aliatu ohiari hauteskundeak noiz izango diren erabakitzeko plazera eman. Legegintzaldia luzatzen saiatuko dela esan du, nahiz eta ongi dakien oso zaila izango zaiola Ajuria Enean egotea Urtezaharreko mezua zabaltzeko garaian. Nork lagunduko dio proiektuak aurrera ateratzen? EAJk ahal bezain bizkor itzuli nahi du boterera, eta PPk, ituna amortizatutzat jo ondoren, esan dio nahikoa dela lehendakaritza baliatzea Madrilgo anaia handiari zirikatzeko. Hortaz, gobernuak udazkeneko hostoekin batera erortzeko itxura dauka.
Lopezek jada hasi du kanpaina, egin dezakeen leku bakarretik. Bere agintaldiaren lorpenak salduta urruti joaterik ez duenez, murrizketak bata bestearen gainean pilatzen dituen PPrekiko aldea nabarmentzen arituko da. Euskadi eredua, «ebakuntza gelak edo eskolako gelak ixten ez dituena». Ziur asko, ez dio balioko hauteskundeak irabazteko, baina agian bai PP atzean uzteko. Eta, nork daki, agian hurrengo gobernuan muturra sartzeko...
Hizpideak
Hostoekin batera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu