Hilabeteak edo agian urteak zeramatzaten adituek euroguneko interes tasen jaitsiera eskatzen. Itsasoaren bestaldean —Erresuma Batuan, AEBetan eta Japonian— banku zentralek dirua ia doan uzten bazuten, zergatik ez ekonomia pattaletan pattalena duen euroaren eremuan? Bada, iritsi da eguna, interes tasa %0,75era jaitsi da, %0,5eko bidean doa... eta ez da nahikoa. Diru politika klasikoa, ekonomia interes tasen igoerarekin edo jaitsierarekin suspertzea edo hoztea, jada ez da eragin handikoa. Emandako hipotekak merkatzen ditu (eskerrak!), bankuei arnasa pixka bat ematen die, baina ekonomian apenas duen eraginik. Herritarrek, enpresek eta bankuek oparoaldian hartu dituzten zor ikaragarriak gutxitzen ez diren bitartean ez da kreditua eta, harekin batera, jarduera ekonomikoa biziberrituko.
Eta merkatuak, ohiko moduan, hartu ez diren neurriei begira. EBZk Italiaren eta Espainiaren zorra ez erosteko erabakia hartu du, eta, hori gabe, inbertitzaileek ez diete udan atsedenik emango ez bati eta ez besteari.
Hizpideak
Interes gutxikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu