Hizpideak

Itzal lasaigarria

Iker Aranburu.
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Konfiantzaz zeuden PPko buruak. Mariano Raxoi gobernura iristeko espektatiba hutsak merkatuak lasaituko zituela uste zuten, eta Espainiaren arrisku saria beren liderraren itzalak jaitsiko zuela. Uste zuten merkatuak gai izango zirela PSOE higatuaren eta PP indartuaren artean bereizteko; ulertuko zutela haietako bat zela, eta gogotsu ekingo ziela ustez eskatzen dituzten erreformei. Baina, hautesle askotxok bezalaxe, badirudi inbertitzaileek ez dutela alde handirik ikusten Raxoiren eta Rubalcabaren artean. Badakite batek zein besteak ahal dutena egingo dutela beren gosea asetzeko.

Berez, ez dirudi merkatuei asko axola dienik gobernuan ahuldutako politiko bat egotea —Zapatero—, teknokrata bat —Monti—, batasun nazionaleko gobernua izatea —Austria— edo, sinpleki, gobernurik ez izatea —Belgika—. Gehiegizko zorra eta eurogunearen diseinu akatsak benetako arazoak dira, baina inbertitzaile askok zauri ireki bat besterik ez dute ikusten hor, eta arakatzen jarraituko dute, saria dirutan ematen dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.