Iker Aranburu.
Hizpideak

Itzuri egiten

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Bere ibilbide politikoaren zati handi bat arazoei eta galderei itzuri egiten pasatu duen pertsonaia da Mariano Raxoi. Duela bost hilabete Espainiako Gobernuko presidente izendatu zutenetik ere kazetariengandik ahalik eta urrutien egoten saiatu da. Atzo, azkenean prentsaren aurrean bakarrik azaltzea erabaki zuen, ikusitakoan Espainiaren arrisku sariak 500 puntuko muga gainditu izanak nazioarteko hedabideetan titulu handiak zituela. Iragarpen gehiago egiteko lekua ez zenez —PPren egoitzan zegoen—, agerraldiaren arrazoi nagusia merkatuen presioa arintzea zen. Horretarako, bere gobernuaren mantra errepikatu zuen: «Espainiako bankuek ez dute erreskaterik beharko». Eta, hortik aurrera, betiko Raxoi azaldu zen, galderei iskin egiten, bereziki Bankiaren porrotaren erantzuleei kontuak eskatu beharrari buruzkoak. PPren bankua zen orain nazionalizatutakoa, eta Raxoiri ez zaio interesatzen haren trapu zikinak zabaltzea.

Zer gertatu zen merkatuetan Espainiako presidenteak hitz egin ondoren? Ezer ez. Ez zioten jaramonik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.