jon ordonez garmendia
Hizpideak

Kataluniarren eguna

2012ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Datuen arabera, independentismoa inoiz baino zabalduago dago Katalunian. 2007tik gora egin du independentziaren alde daudenen kopuruak, eta herrialde independente bat izateko aukera gero eta errealago ikusten dute kataluniar askok. «Une erabakigarrian» daudela diote.

Aukera errealagoa izan arren, ordea, Espainiak errealitate hori ukatzen segitzen du, eta, bien bitartean, aukera politiko bat zena krisi ekonomikotik ateratzeko irtenbide posible bilakatu da. Batzuek zein besteek, Espainiako zenbait militarrek barne, hitz egiten dute independentzia aldarrikapen baten ondorengo egoeraz, orain dela urte batzuk errealetik baino gehiago teorikotik zuen ideia politiko bat irudikatuz, imaginario kolektibotik irratietako eta kaleko eztabaidagaietara ekarriz.

Kataluniaren eguna ospatuko da etzi, baina ez hori bakarrik, baita kataluniarren eguna ere. Estaturik gabeko nazioen gaia erabakitzeke izan du azken 35 urteetan Madrilek, eta orain, jada, geroz eta gehiago dira erabakia eurek hartu nahi duten herritarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.