Hizpideak
Konponbideak
Greba orokorraren atarian, barra-barra entzuten ari gara huelgakez duela ezer konponduko, grebarako eskubidea onartu baina hura erabiltzeko sekula aukera egokia aurkitzen ez dutenen aldetik, noski. Egia da grebak ez duela bere horretan ezer konponduko. Ez baita horretarako tresna, erabaki batzuen aurka protesta egiteko eta, ahal izanez gero, haiek atzera botatzeko langileek duten modu ozenena baizik. Espainiako Gobernua Europara—eta bere parrokia fidelenera— begira ari denez, ez dirudi azken helburua lortuko duenik. Desadostasuna azaltzeko xedea, ordea, eskura dauka. Azken hamarkadotako lan erreforma bortitzena da langileen ikuspuntutik: diru gutxiago jasoko dute errazago eta justifikazio eskasagoekin kaleratzen dituztenean, enpresei beren kabuz soldatak jaisteko eta lan baldintzak okertzeko aukerak areagotzen dizkiete, sindikatuak eta negoziazio kolektiboa neutralizatzen ditu... Eta hori guztia zeren truke onartu behar dute langileek? Inoiz, ez orain, enplegua sortzeko gai izango den promes sinesgaitz baten truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu