Iker Aranburu.
Hizpideak

Laugarrenean

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Edonoren pazientzia agortzeko joera handia izan dute Greziako azken gobernuek. Oraingoa ez da salbuespena. Europako Batasunaren bedeinkapenarekin izendatu zuten arren, Lukas Papademos teknokratak Bruselaren hiru epe muga gainditu ditu, eta urduritasuna hedatu du berriro kontinenteko hiriburuetan, eurogunearen zorraren krisia konpontzeko plan guztiak hankaz gora geratzeko arriskua zegoelako. Laugarren epe muga atzo betetzen zen, eta Atenasek, nola ez,suspenseari eutsi zion. Egun osoan espero zen notizia —Atenasko koalizioko gobernuko alderdiek beste 3.000 milioi euroko murrizketa plana onartzea— azken ordurako geratu zen.

Baina Europaren pazientzia ez ezik, greziarrena ere agortu dute Atenasko agintariek. Bi urtez soldaten, pentsioen eta bizi-mailaren okertzea sufritu ondoren, orain ildo bereko neurriei egin beharko diete aurre, hala nola gutxieneko soldataren jaitsierari eta milaka langile publikoren kaleratzeari. Apirileko hauteskundeek emango dute greziarren pazientziaren neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.