Ekitaldi publikoetan sarri lo kuluxka egiten azaltzen den arren, ehunka milaka gazte lanik gabe egoteak loa galarazten ziola esan zuen lehengo egunean Espainiako erregeak. Egia izango da, atzo goizaldeko bostak aldera estropezu egin eta aldaka hautsi baitzuen, esna zegoela, pentsatzekoa denez. Insomnioari etekina ateratzearren etxerik gabekoen aterpetxe batera lanera joan eta istripua han izan balu, pentsa zitekeen probetxuzko zeozer ateratzen zaiela urtero erret etxeari zergetatik pagatzen zaizkion zortzi milioi euroei. Baina ez, diru publikoa—edo antzekoa dena, bere karguari esker lortutako diru pribatua— Botswanan ehizatzera joateko erabili du oraingoan Juan Carlos Borboikoak. Han ez dago hartzik, baina elefante eder askoak badituzte, handikien eskopeten aurrean jartzeko prest. Garaikur errazak su armekin trebezia handia erakutsi duen monarka batentzat.
Modu dotorea aukeratu du Borboikoak Espainiako errepublikaren 81. urteurrena ospatzeko, eta zergatik ospatzen jarraitu behar den gogorarazteko.
Hizpideak
Loa eta errepublika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu