Iker Aranburu.
Hizpideak

Mailua, txikientzat

2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Sos batzuk biltzeko diru zikina merke garbitzeko amnistia fiskala ezarri —eta agian foru ogasunei inposatu— ondoren, Espainiako Gobernuak erabaki du norekin hasi behar duen iruzurren aurkako borroka: langabezia saria edo gizarte segurantzako edozein laguntza jasotzen dutenekin. Iruzur horiek eragotzi behar direla egia da, justizia kontuengatik ez ezik, hainbaten jarrera demagogikoak eragozteko: iruzurra dago; hortaz, denak tranpati batzuk dira eta hobe da laguntzak kentzea. Baina ogasuneko teknikariek berek diotenean iruzurraren %70 enpresa handiek eta aberatsek egiten dutela «botinokrazia» da (Etxaidek dixit) txikiak mailuarekin jo nahi izatea.

Demagogia egin behar bada, esan dezagun HSBCko kontu sekretuetan dirua ezkutatu zutenetatik 300ek—Emilio Botin bera, tartean— 260 milioi euro pagatuta kitatu zutela zorra. Zenbat langabe faltsu behar dira kopuru horretako iruzurra egiteko? 21.500, baldin eta bakoitzak urtebetez mila euroko saria izan zuela suposatzen badugu, eta asko suposatzea da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.