Hizpideak

Ordainketa garaia

Iker Aranburu.
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Hipoteka pagatzerik ez zuten Gasteizko bi familiak ez zuten atzo beren etxea galdu, eta herritarren presioak oihartzuna eman dio gaiari. Hil hasieran antzeko kasua gertatu zen Orkoienen. Kameren laguntzarik gabe etxea galdu dutenen kasuak agian gehiago izango dira, batzuen eta besteen lotsarako. Eta administrazioek neurri benetan eraginkorrak hartzen ez badituzte, beste asko etorriko dira. Azken bi hamarkadetan etxebizitzen inguruan sortutako eromenaren biktima krudelenak dira horiek, baina modu batera edo bestera, gizarte gisa pagatu beharko dugu ustez eskubide dena askoren artean negozio hutsa bilakatu izana. Hil arteko zorpetzearekin, erretirorako aurrezkirik ezarekin edo karabanetan bizi behar izatearekin ordaindu beharko baita etxebizitzen prezioa boskoiztu izana —Tasazio Elkartearen arabera, EAEn 66.000 euro ziren 1995ean eta 307.000 2009 bukaeran—, soldatak ia bere horretan geratzen zirela —INEren arabera, urte bateko soldata gordina 19.200 eurokoa zen; 2009an, 26.100 eurokoa (+%35)—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.