Iker Aranburu.
Hizpideak

Pekindik Damaskora

2012ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Aurretik Errusiak bezalaxe, orain Txinak bidali du diplomazialari bat Siriara. Teorian eta jendaurrean, «parte guztiei borrokak geratzeko» eskatzera joan da; eta, praktikan, Baxar al-Assad presidenteari erakustera ez dagoela bakarrik. Garrantzi geostrategiko eta ekonomiko handiko eremu hartan, potentzia gisa bere burua kokatu nahian dabil Txina, baina baita bere burua babestu nahian ere, bereziki tibetarrekin eta uigurrekin etxe barruan egiten dituenak noizbait kontra bihurtuko zaizkion beldur.

Borroka horretan aliatu batzuk aurkitu ditu Nazio Batuen Erakundean: Iran, noski, bere adiskide historikoa babestuz; baina baita inperialismoaren aurkako erretorikarekin AEBen eta Mendebaldeko haien aliatu harraparien itzal luzea leku guztietan ikusten dutenak: Ipar Korea, Venezuela eta Kuba, esaterako. Demokraziaz eta giza eskubideen errespetuaz ezer gutxi dute erakusteko Siriari lezioak eman nahi dizkieten askok, baina antinperialismoarekin zerikusi gutxi du manifestariei armen indarrez jazartzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.