Hizpideak

Zintzotasuna

Iker Aranburu.
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Nire ideiak azalduko banitu, ez nituzke hauteskundeak irabaziko». Bere zintzotasun falta zintzotasunez aitortu zuen kanpainaren hasieran Josep Antoni Duran i Lleida CiUko Kongresurako hautagaiak. Eta hara non Katalunian hauteskundeak irabazi eta bi egunera haren buruzagi Artur Masekneurri sorta gogor bat iragarri duen, Generalitatearen kutxa hutsak betetzeko itxaropenarekin: funtzionarioei soldata jaitsiko die; unibertsitatea, ura, garraio publikoa eta erregaia garestituko ditu; zerbitzu publiko batzuk pribatizatuko dituzte eta eraikinak salduko; eta errezetatuko botiken gainean tasa bat ezarriko du. «Hauteskunde inguruko zurrunbiloetatik ihes egiteko» itxaron du Masek neurriok azaltzeko. Edo, bestela esanda, ez jaramonik egiteko kanpainan esaten dutenari, garrantzitsua beste zerbait delako.

Baina ez da Kataluniaraino joan behar egutegiaren kapritxoez jabetzeko. Noiz iragarri dute Arabak eta Bizkaiak zerga batzuen igoera hitzartu dutela? Bozak izan eta hurrengo egunean. Agian kasualitatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.