- Biologia-Geologia
- Geografia-Historia
- Kultura zientifikoa
- Antropologia
- Biodibertsitatea
- Nafarroa
- Nekazaritza
Nafarroa iparraldean, baserriz baserri, arto hazi zaharrak identifikatu ahal izan dituzte
Baztango, Bortzirietako, Basaburu Txikiko eta Malerrekako artoari buruzko lan bat egin dute Edorta A. Muruak eta Marc Badal Pijoanek. Orotara 26 arto barietate identifikatu dituzte.
Edorta A. Murua Zubietako errotazaina da. Lanak jakin-mina piztu dio, eta, Marc Badal Pijoanekin batera, arto barietateakclosemotak aztertzen aritu da azken hilabeteotan. Nafarroako Hazien Elkartean bat egin zuten biek, duela hainbat urte, aspaldikoa baitute biek tokiko hazien inguruko interesa, eta urtebetez Bortzirietako, Baztango, Malerrekako eta Basaburu Txikiko arto barietateak aztertzen aritu dira. Baserriz baserri ibili dira nekazariak elkarrizketatzen, eta, artoarekin batera, landare horren inguruko hiztegia, jakintza eta kultura jaso dituzte.
Proiektuak Zubietako errota izan du ardatz. 1785. urtean eraiki zuten, eta, 1989an berritu zutenetik, museoa ere bada. Zubietarrena da, etxe bakoitza baita errotaren zati baten jabe. Nahi duenak artoa eraman dezake ehotzera.
Marc Badal Pijoanek eta Edorta A. Muruak 26 arto barietate identifikatu dituzte haran horietan egindako lanaren bidez. Badal Pijoanek azpimarratu du «informazio gutxi» dagoela artoak egindako bideari buruz: «Badakigu XVII. mendean zabaldu zela Europan, baina ez dakigu nola. XIX. mendeko artoaz bada zerbait idatzia, baina aurretik gertatutakoaz deus gutxi dakigu. Noiz iritsi zen Baztanera? Ez dakigu, informazio asko galdu baita». Badal Pijoanek azaldu du XX. mendean arto barietate modernoak zabaltzen hasi zirela, eta gaur egun hazi hibridoakclosebarietate ezberdinen arteko nahasketa ereiten direla gehien. «Horregatik dira inportanteak gure lanaren bidez identifikatu ditugun haziak, ez baitira XX. mendekoak, zaharragoak baitira».
«Azken berrehun urteetako historia ezin da ulertu artorik gabe»
Artoak Euskal Herrian izan duen indarra eta garrantzia nabarmendu du Badal Pijoanek: «Azken berrehun urteetako historia ezin da ulertu artorik gabe», azaldu du. «Etxez etxeko elkarrizketetan batek garbi errancloseesan zigun: ‘Artoan bizi gara’», gogoratu du, landare horrek izan duen pisuaren adierazle. Artoa «funtsezkoa» izan da, eta egoera horrek utzi du bertzelakoclosebestelako arrastorikcloseaztarnaere: «Hiztegian, kulturan... aberastasun handi bat dago haren inguruan», berretsi du Badal Pijoanek. Artoari buruzko lanak, hain zuzen, hari mutur closeikertu gabe geratu denabatzuk utzi ditu zintzilik, bertzeclosebeste norbaitek haiei tira egiteko zain. «Bada zer ikertu oraindik».
Ikerlariek artoa gorde duen baserriaren edo etxearen izena erabili dute aurkitutako barietateak bereizteko.
BAZTAN
- Irungarai: Gartzaingoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Uhaldea. Gartzaingoa, Beartzundik eramana duela zortzi urte inguru.
- Santxotena. Iruritakoa, 30 urte baino gehiagokoa.
- Iriartekoa. Lekarozkoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Zaldizuriko borda. Orabidekoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Gorritiko borda. Oronozkoa, Arretxea jauregitik eramana. Jauregira duela laurogei urte ailegatu zen, Narbartetik.
- Ollaria. Zigakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Indertia. Zigakoa, Iruritatik eramana.
BORTZIRIAK ETA URDAZUBI
- Galtzada. Arantzakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Senberro. Arantzakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Behekoetxea. Etxalarkoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Irigoiena. Igantzikoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Errotaldea. Lesakakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Olaburua. Urdazubikoa, ehun urte baino gehiagokoa.
MALERREKA ETA BASABURUA TXIKIA
- Ikusmendi. Urdazubikoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Eratsun. Eratsungoa.
- Iturraldea. Labaiengoa.
- Jurdanea. Saldiaskoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Garazenea. Urrozkoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Migelteneko borda. Urrozkoa, Elgorriagatik eramana.
- Antesea. Zubietakoa, berrogei urte ingurukoa.
- Aurkidiko borda. Zubietakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Domintxenea. Zubietakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Olaseneango borda. Zubietakoa, ehun urte baino gehiagokoa.
- Penta. Zubietakoa, 90 urte ingurukoa.
Jatorrizko artikuluak
-
Tokiko artoa xehatzen segitzeko
Edurne Elizondo |
|