«Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren, bakarrik zeuden emakumeak»

Irati Zurbano historialaria eta irakaslea da, eta betidanik eman dio atentzioa sorginen munduak. Jakin-mina pizten dioten arloetako bat da, eta sorginak artean nola irudikatu dituzten ikertzen ari da orain.

Irati Zurbanok (Elia, Nafarroa, 1997) hainbat gai ikertu ditu azken urteetan, eta sorginena da aspalditik jakin-mina closekuriositatea, jakingurapizten dioten arloetako bat. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolaturiko udako ikastaroetako batean sorginen gaiari erreparatu diote, eta hor azaldu du Aro Modernotik gaur egun arte nola eraiki den sorginaren irudia artearen bitartez. 

Zer dela-eta hasi zinen sorginen inguruan ikertzen?

Beti izan dut gaiaren inguruko interesa. NUPen Historia eta Ondarea gradua ikasten ari nintzela hasi nintzen ikertzen. Gradu amaierako lana sorginen inguruan egin nuen, eta Zugarramurdiko Sorginen Museoan egin nituen praktikak.

NUPeko ikastaroan egin duzun hitzaldian, artean jarri duzu arreta. Zergatik?

Gaur egun artearen historia ikasten ari naiz, eta mundua ulertzeko dudan modua nahiko grafikoa izan da betidanik. Irudiak oso garrantzitsuak dira niretzat; ibilbide historiko bat dute irudi guztiek, eta haien bitartez mezuak bidaltzen ditugu. NUPek, Europako beste zenbait unibertsitaterekin batera, Witches: From Marginalization to Reconciliation and Cohesion izeneko proiektuan parte hartzen du (Sorginak: marjinaziotik adiskidetzara eta kohesiora). Sorginen inguruko ideiak nola aldatu diren ikertzen ari gara. Egitasmo horretan, zenbait ikerlarik literaturaren edo zinemaren arloak aztertzen dituzte, eta niri artea egokitu zait.

XV. mendearen amaieratik XVIII. mendearen amaierara arte izan zen Aro Modernoa. Nola irudikatzen zituzten aro hartan sorginak artean?

Aro Modernoan jarri dugu arreta, garai hartan gertatu baitzen sorgin ehiza handia esaten zaion aroa. Bereziki XVI. eta XVII. mendeetan izan zen. Garai hartakoak dira sorginen ikonografiaren sortzailetzat jotzen diren artistak; esaterako, Pieter Brueghel eta Albrecht Duerer. Haiek marraztu zituzten sorginek zenbait elementu komun dituzte: gehienak emakume zaharrak dira, askotan biluzik daude, bularrak eroriak dituzte, eta ilea aske eta luze daramate. Ileari dagokionez, garai hartako emakumeek ilea estalita zeramaten, eta aske eta luze izatea gaizki ikusia zegoen. Sorgin ehizaren ostean, aldaketa handiagoak izan ziren artean.

Zer sinbolizatzen zuten sorginek sorgin ehiza handiaren garaian?

Sorginaren ideiak moralaren aurka egitearekin eta gizartearen arazoekin lotzen ziren gaitz gehienak biltzen zituen. Hala ere, egia da sorgin ehizan sorginen inguruan sorturiko irudia gaur egun ere aurkitzen dugula.

Sorgin ehizan, biktima gehienak emakumeak izan ziren.

Bai. Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren; bakarrik zeuden emakumeak ziren. Garai hartan, histeria kolektiboclosetaldeko portaera obsesiboa, pertsona multzo batek, bere onetik aterata, sintoma berak edo antzekoak erakusten dituenekoa bat izan zen, eta edonor izan zitekeen sorgina, baina emakume behartsuak eta gizonik ez zutenak izan ziren kaltetuenetakoak.

XVIII. eta XIX. mendeetan, aldaketa izan zen sorginen irudikapen artistikoan.

Hori da. Zenbait artistak sorgin ehizen biktimen irudiak islatu zituzten, eta errealitate historiko hori irudikatu zuten. Gainera, emakume zaharrak egin beharrean, gaztetxoak egin zituzten, eta zenbaitetan, biluzik. Iraganean biluztasuna gaizki ikusia zegoen moduan, aldi hartan sorgina desira objektu bihurtu zuten. Sorginaren irudia sexualizatu closepertsona bat sexu desiraren objektu huts gisa ikustea eta halakotzat tratatzeazuten, begirada maskulino batetik. 

Eta zer gertatu zen XX. mendean?

Abangoardien mendea izan zen. Dena den, bi estetika izan ziren aldi berean. Alde batetik, DisneycloseHainbat hedabidek eta aisialdi ekoizpeneko multimedian aritzen diren entitate batzuek osatutako konpainia multinazionala, AEBetakoa.k erabilitako estetika dago, non sorgina antagonista eta emakume zahar moduan irudikatu zuten. Bestetik, artista surrealistak daude. Haiek sorginaren irudia berreskuratu zuten, eta oso bestelako sorginak irudikatu zituzten. Hori egin zuten bi artista dira Remedios Varo eta Leonora Carrington. XX. mendean, zenbait mugimendu feministak sorginaren irudia erabili zuten aldarrikapen feministak egiteko. Feminismoak ahalduntzearen sinbolo bilakatu zituen sorginak, eta haien historia berreskuratu zuen.

XXI. mendean ere bi estetika horiek daude?

Bai. Sorginak erresistentziaren eta ahalduntzearen sinbolo bilakatu dira. Dena den, oraindik ere, ipuinetan, filmetan eta telesailetan, sorgina modu negatiboan erakusten dute, eta antagonista moduan. 

Jatorrizko artikuluak