«Latsarriak galtzea andreen memoria galtzea da; arbasoak ulertzeko modu bat dira»
Beatriz Gallego historialaria eta antropologoa da, eta latsarriak edo garbitokiak ikertu ditu. Memoria leku gisa babestu behar direla uste du: «Gure kultura ulertzeko tokiak dira».
Ia herri guztietan dago latsarri, latsagia, harraska edo garbitokiren bat. Gehienak abandonatuta daude, baina leku ederrak dira, memoriaz betetako lekuak. Beatriz Gallego historialari eta antropologoak (Oion, Araba, 1977), latsarriak ikertu, eta toki horien inguruko hitzaldiak ematen ditu.
Zer garaitan erabili ziren garbitokiak?
Ez dut data zehatzik aipatuko, betidanik garbitu behar izan baita arropa. Latsarriak sortu aurretik, emakumeek ur korronte lasaia zuten erreka bazterretan garbitzen zuten arropa. XIX. mendekoak dira ezagutzen ditugun latsarri gehienak.
Zer emakumek garbitzen zuen arropa latsarrietan?
Askotariko emakumeak joaten ziren, baina han ez zenuen emakume aberatsik aurkituko. Han ibiltzen ziren emakumeek etxerako garbitzen zuten arropa, baina baziren arropa ogibide closelanbidegisa garbitzen zutenak ere. Bigarren multzo horren barnean, berriz, beste bi zeuden: neskameak —etxeko bestelako lanak ere egiten zituztenak— eta latsariak —arropa garbitzea bera ofizio zutenak—.
Denek ez zuten lan bera egingo...
Ez, noski. Oso lan gordina closegogorra, nekeza, latzazen, eta esfortzu fisiko izugarria eskatzen zuen. Ondorioz, familia batean amona, ama eta alaba bazeuden, arropa amak garbitzea izaten zen ohikoena. Batzuetan, etxean zegoen lan kargaren arabera, amak alabari ematen zion lekukoa.
Idatzi gabeko arauak ere bazeuden...
Arropak edo izarak oso zikin bazeuden, aurrez etxean garbitzen zituzten, edo latsarrira inor egongo ez zen batean joaten ziren. Hortik dator gaztelaniazko los trapos sucios se lavan en casa atsotitza closeesaera zaharra, erranairu[trapu zikinak etxean garbitu behar dira]. Eta bada beste atsotitz moduko bat ere. Garbitokietan adin guztietako emakumeak biltzen ziren, eta bakoitzak bere adinekoen kontuak izaten zituen. Bada, euren mintzagaia closehizketagaiahaurrek entzun ez zezaten, adinekoek, umeak inguratzean, «arropa zintzilik dago» esaten zuten, gaia azkar aldatzeko. Gaztelaniaz oraindik erabiltzen dute esamolde closeesapide, lokuziohori.
Emakumeek nola oroitzen dituzte latsarriak?
Baldintzak oso latzakclosegogorrak baziren ere, toki harmoniatsu gisa gogoratzen dituzte. Kontrajarriakclosebat ez datozen bi ideia diren bi aurreiritzi egon dira leku haien inguruan: ondo pasatzeko eta aisialdirako guneak zirela, eta liskar ugari closeasko, anitzegoten zirela. Eta bat bera ere ez da egia. Kontua da gizonek aisialdirako tokiak zituztela; frontoia, esate baterako. Hara aisialdira joaten ziren, eta, agian, ofizioa topatzen zuten bertan. Emakumeek, ordea, ez zuten aisialdirako halako lekurik: latsarrietara lanera joaten ziren, eta, agian, ondo pasatzen zuten, baina ez ziren ondo pasatzera joaten. Hor dago ezberdintasuna.
Garbitokietara soilik emakumeak sar zitezkeen?
Hori da, soilik emakumeak sar zitezkeen toki publiko bakarrenetakoak ziren. Komentuak eta lantegi jakin batzuk ere bazeuden, eta elizan ere generoaren arabera egoten ziren bereizita, baina gune horietan apaiza edo nagusia gizona izaten zen.
Ura etxeetara iristeak, garbigailua ipintzeak... Bete-betean eragingo zuen garbitokien erabileran, ezta?
Erabat, bai, baina, egia esan, askok erresistentziaclosekontra, aurka egin zuten, eta latsarriak erabiltzen jarraitu zuten. Izan ere, arropa etxean garbitzen bazuten, bakarrik egon behar izaten zuten, eta zeukaten sozializazioclosegizabanako bat besteekin egoteko prozesua edo ekintza esparrucloseeremu bakarrenetakoa galtzen zuten.
Gaur egun zer egin daiteke leku horiekin?
Latsarriak galtzea andreen memoria galtzea da; arbasoak ulertzeko modu bat dira. Gure kultura ulertzeko lekuak dira. Beraz, hasteko, zaindu egin beharko genituzke. Orain arte, eraikin modura zaindu ditugu, baina gure ondarearen parte bat bezala zaindu eta babestu behar ditugu. Memoria leku moduan mantendu egin beharko genituzke.
Jatorrizko artikuluak
-
Beatriz Gallego: «Latsarriak galtzea andreen memoria galtzea da»
Maddi Iturriotz Alkorta |
|