Memoria historikoa
Ikurrina hemen ere
Kirmen Uribek ikurrina hartu du hizpide aste honetako iruzkinean. New Yorkeko maratoira atera du ikurra. Iribarrek eta Kortabarriak 1976an egin zuten keinua garai baten hasiera izan zen, haren esanetan, eta Estatu Batuetan ere hala izatea espero du.
Esklaboen salerosketa izan da gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena
Nazio Batuen Erakundeak aurten adierazi du esklaboen salerosketa dela gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena. Oliver Barker Vormawo abokatuaren ustez, urrats historikoa izan da aitorpena.
Jose Antonio Agirre lehendakaria gogoan, Eusko Jaurlaritzaren 90 urtemuga ospatu dute Gernikan
Eusko Jaurlaritzak 90 urte bete ditu urriaren 7an. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legatua gogoratu dute: gobernu historiko bat osatu zuen, batasunaren gobernu bat garai ilun batean.
Museoen alde beltza: iragan kolonialeko arrastoak, piezak eta diskurtsoak
Euskal Herriko museoen bildumetan ez dago iragan kolonialeko pieza esanguratsurik, baina, espoliatutako obrarik egon ez arren, adituek diote diskurtsoak deskolonizatu behar direla.
Estatutuaren eguneraketa: foraltasuna indartzeko aukera
150 urte bete dira Hego Euskal Herrian foruak abolitu zituztenetik. Berez, 1876ko data hori historian iltzatuta geratu da, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren foruen erregimena galdu egin zutelako —Nafarroak 1841ean galdu zuen—. Egileek hor galdutakoen oinarrira jotzeko eskatu diete estatus berria negoziatzen ari direnei.
36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran
90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina diktadura frankistak 36 urte iraun zuen. Francisco Francoren diktadurapean errepresioa itzela izan zen.
Orotara 202 euskal etxe ari dira munduan zehar euskara eta euskal kultura zabaltzen
Euskal Diasporaren Eguna da irailaren 8an. Euskal etxeek euskal kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen diete Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldun eta euskaltzaleei.
1976ko euskal musika: askatasun grina zuten doinuak
Askatasun grinaz zegoen herri baten gogoarekin bat egin zuen 1976ko euskal musikagintzak. Mezu zuzenak eta politizatuak helarazten zituzten, bat egiten zutenak zapalduta sentitzen zen herri baten askatasun gogoarekin.
«Latsarriak galtzea andreen memoria galtzea da; arbasoak ulertzeko modu bat dira»
Beatriz Gallego historialaria eta antropologoa da, eta latsarriak edo garbitokiak ikertu ditu. Memoria leku gisa babestu behar direla uste du: «Gure kultura ulertzeko tokiak dira».