Balio etikoak

Pablo Gonzalez kazetaria aske utzi dute, Errusian
Poloniaren eta Errusiaren arteko preso truke baten harira, Errusiara eraman dute. Vladimir Putin Errusiako presidenteak berak egin zien harrera elkarrekin trukaturiko presoei, Moskun.
Poloniako espetxe batean bi urte eta bost hilabete eman ditu preso Gonzalezek.

Hezkuntza ekosoziala, larrialdi garairako
Ikasleak klima aldaketaz kontzientziatzeko helburuarekin, hezkuntza curriculumak aldatu zituzten Hego Euskal Herriko erakundeek, eta ikastetxeak egokitzen ari dira orain.
Zenbait adituren iritziz, baso eskolek ekarpen garrantzitsua egin dezakete.

'Nik sinesten dizut'
Lerroburuak sexu erasoei buruzko aipamenez josi dira berriz,
agertokiak askotarikoak izanik ere: berdin da den eskola, den eliza, den
osteopatia kontsulta. Besteak beste, Patxi Ezkiagaren zein Getxoko ikastetxe bateko irakasle baten kontrako salaketak izan dituzte hizpide BerriaFMn podcastean. Eta ideia bat azpimarratu dute: biktimari sinestearen garrantzia.

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak
Espainiako Kopako finala jokatu du Realak, eta lehenbiziko mailara igotzear izan da Osasuna. Biek egin dute kale, baina BerriaFMri abagune ederra iruditu zaio emakumezkoen futbola izateko hizpide.
Ainhoa Tirapu, Ane Azkona, Arene Altonaga eta Jone
Bastida lagun, hizpide izan dituzte lan baldintzak, ikusgaitasuna, futbol
sistemaren barreneko biolentziak eta egiteko dagoen bidea [seigarren minututik aurrera].

Nerabeak eta sare sozialak: eztabaida dezagun
Sare sozialek duten potentzial positiboa bigarren mailara pasatu dela uste du heziketa digitalean aditu Julen Linazasorok. Horregatik, sare sozialak erabiltzeko adina 18 urtekoa izan behar ote den eztabaidatzeko garaia iritsi dela uste du.
-cabecera.jpg)
Palestina: hondamendia ez da eten
Gazako zerrendako egoera du hizpide 'Berriketan' saioaren atal honek. Duela 76 urte sortu zen Israel, eta 700.000 palestinar baino gehiago etxea uztera behartu zituzten. Nakba (Hondamendia) deitzen diote urtero maiatzaren 15ean oroitzen duten aldi horri.

Indar eskuindarrek Nafarroan hildako 95 emakumeren istorioak
1936ko gerran hasi eta 1948 arte Nafarroan hildako 95 emakumeren izen-deiturak eta istorioak bildu dituzte Amaia Kowasch eta Aitor Garjon ikerlariek liburu batean, eta Txalapartarekin argitaratu dute.

Kami Magassa eta Mariam Traore: «Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»
Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko.
