Literatura
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura
Ikusgelak bideo berri bat plazaratu du: 'Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura'. Bertan diotenez, Mariasun Landa (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) idazlearen lana inflexio puntu bat da euskarazko Haur eta Gazte literaturan. «Ikuspegi eta estilo berriak ekarri zituen, bide berri bat zabalduz».
Ana Jaka: «'Bollera' izaera bat da, bizitzeko modu bat»
Poesian eta haur literaturan aritzen da gehienbat Ana Jaka idazlea (Andoain, Gipuzkoa, 1974), gaztelaniaz eta euskaraz. Letretan dagoen sexu disidentziaz mintzatu da, eta euskarak LGTBI mugimenduan behar duen presentziaz.
Virginia Woolf
Iurgi Urrutia: «Komikiak ez dira inoiz guztiz bultzatu»
Melbournen (Australia) bizi da Iurgi Urrutia (Baiona, 1975) duela 20 bat urtetik. Liburuzaina da, eta komikiak ditu pasio. Uste du ez direla behar adina argitaratzen; bereziki, haurrentzat. Euskarazko komikiak behar direla dio, bestela erreferenteak gaztelaniaz izango dituztelako.
Maddi Ariztia, ipuin biltzaile oparo bezain ezezaguna
Irailean mende erdia bete da Maddi Diharassarri 'Ariztia' zendu zenetik: Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostia etnografoen heineko Sarako (Lapurdi) istorio biltzailea. 50 ipuin jaso zituen 'Amattoren uzta' bilduman (1937).
Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea
Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa. 'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.
Kontatzea zilegi
Annie Ernaux idazle frantziarrak irabazi du 2022ko Literaturako Nobel saria. Eragin handiko idazlea da euskal letretan; euskal autore batek baino gehiagok aitortua du harekiko mira. Tartean da iritzi artikulu honen egilea, Kattalin Miner.
Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria
Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.
Maddi Ane Txoperena Iribarren: «Abusuen gaia landu ahala, jende asko hurbildu zait 'ni ere bai' erratera»
Umetan jasandako sexu abusuek uzten duten marka psikologiko sakona aztertu du kazetari, bertsolari eta idazleak (Hendaia, Lapurdi, 1994). 'Ez erran inori' eleberrian, bere ibilbideko bigarren fikzio lan luzean.