Hitz beste

2011

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eman diezaiogun ongi etorria urteberriari, gertatuez diren gauzez gainezka dator-eta», dio Rilkeren poema batek. Urteberria dioen tokian Rilkek etorkizuna idatz zezakeen, baina urte berriak abantaila bat du etorkizunaren aldean: konkretua da eta mugatua. Badakigu noiz hasten den eta noiz den bukatzen. Urte berriak iraungipen muga bat du, eta, nahi eta nahi ez, oraindik gertatu ez diren gauza asko ekarriko dizkigu. Asko eta asko ez daude gure esku, ezin dira aurreikusi.Beste asko, ordea, gure borondatearen neurrikoak dira. Tartean, bakea. Dena ez da, ezta gutxiagorik ere, fortuna eta patua: guk ere badugu erantzukizunik urtearen martxan.

Gertatu ez diren gauzez gainezka baitator urteberria, aukeran nahiago itxaropenez agurtzea. Eta Rilkek beste poema batean aholkatutakoa egiten saiatzea: «Hire murrua bihur ezak besteenganako eskailera-maila».

Gertatu ez diren gauza ederrez betetako urteberri on, bada…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.