Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Aberria

2012ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Aberri eguna, eta amonaren deia esanez ezingo dutela umea zaindu; hilaren bukaerako amildegia eta hilaren hasierako zuloa; kontuak egin dituzte enegarren aldiz, baina hipotekaren zuloak hondorik ez: iritsi ezinak ahaide du kabitu ezina; amets egin nahi lukete, baina ez dute gogoan noiz joan ziren azkenekoz zinera; premiak handi dira eta miseria txikiak ugari kontziliazioaren paradisuan, eta ikasi egin nahi dute duintasunez eramaten nahiaren eta ezinaren borroka-tokiko ekaitzak; baina gasolinak berriro gora egin du, argiak ere gora, eta gora gasak, eta urak, eta telefonoak, eta zergek ere; erosketen zerrendan umeen esne-hautsak eta yogurtak apuntatu dituzte, baina garagardorik ez; batek lana galtzeko arriskua du eta besteak arriskutik libratzeko lanak; orduak pasatzen dituzte interneten aukera merkeenen bila; zer, ikusiko al dugu albistegia?, bale, baina gero hik aldatu fardela umeari…

…telebistan aberri eguneko irudiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.