Kontuz, adi, abdikazioari buruzko farfailak itzali egin du albistea: Espainiako Kontseilu Fiskalak, Eduardo Torres-Dulce Fiskal Orokorra buru duela, oniritzia eman dio Alberto Ruiz Gallardónen abortuaren legeari. Abortua ez omen da emakumeen eskubide bat. Kontuz, adi, uda ez da sasoi txarra halako proiektu bat ia klinika klandestino batean bezala legeztatzeko.
Torres-Dulce bada zine-kritikaria ere, eta ikusia izango du Diane Kurysen «Emakume baten aitorpen intimoak», George Sand idazlearen bizitza kontatzen duen filma: orain berrehun urte, gizonezkoen janzkerak hartu zituen eta baita gizonezko izena ere, emakumearen bazterketa salatzeko. Memoria lausotuta ez badaukat, filmeko eszenetako batean, britainiar diputatu batek —gizonezkoa bera— jarrera desondragarria, emakume bati ez dagokiona, salatzen dio Sandi: «Ez egin liburuak, egitzazu haurrak». Idazlearen erantzuna: «Zure aholkua jarraitu beharko zenuke, ahal baduzu».

HITZ BESTE
Ahal baduzu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu