Hitz beste. Anjel Lertxundi

Albistea

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ETB2a pixkana-pixkana desegin eta ETB1ekin gelditzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak. Pare bat urte barru —hurrengo hauteskunde autonomikoak baino lehen—, EAEk ez omen du euskarazko katea baino ordainduko. Krisia eta TDTak eragin berri duen gaztelaniazko telebisten ugaritzea daude, itxuraz, erabakiaren atzean. Baina, batez ere, euskarari benetako bultzada emateko borondate benetakoa eta eraginkorra. Dirudienez, EAJk ETB2a sortu zuenean egindako burugabekeria garbitzeko iniziatiba bat da.

Sozialistak eta popularrak ados daude, erabakiak atzera bueltarik gabea dirudi, egunotako batean iragarriko dute albistea. Langileen arazoa baita garrantzitsuena, hitz egiten hasita daude TVEko zuzendaritzarekin, Ogasunarekin eta hainbat organismorekin ETB1ek beretu ezin dituen langileen etorkizuna bermatzeko.

Ezin esango dugu albisteak ez gaituenik poztu: euskaldunok inuxentetzat ez hartzeko modu bat iruditzen zaigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.