Hitz beste

Albistez albiste

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Gaur goizean ere eguzkia irten izana ez da albiste bat. Albiste bat ez da ohiko zerbait, guztiek espero dutena, batere sorpresarik gabea, eguneroko gorabehera arrunta. Ministro batek Batasunari demanda egitea emateko eta emateko talde armatuarekin hautsi izanaren seinale argi eta garbiren bat, hori ez da albistea, lelo beti beraren lelori lelo leloa baizik.

Benetako albiste batek sorpresa dakar, espero ez duzun zerbait, «hara ba!» esanarazten dizun koskaren bat. Demagun albiste bat: funtzio publikoan dagoen politikari batek neurri garbiak hartzeko eskatu ditu atxilotuen tratu txarrak saihesteko. Halako baten aurrean, «hara, ba, aizu, azkenean bateon batek…!», ateratzen zaizu.

Atzoko hedabide gehien-gehienetan Caamaño ministroak Batasunari egindako eskari aurreikusiak titular guztiak jan zizkion Iñigo LamarcaArartekoaren eskariari.

Eskerrak Lamarcak ez zuen inkomunikazioa kentzeko eskatu…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.