PPk dioenez, hezkuntza erreforma luzaz irauteko asmoarekin jaio da. PPk dioenez, hezkuntza-sistemaren orain arteko defizit eta ahulezia kronikoak konpondu nahi ditu erreformak. PPk ez du esaten erreformak Elizaren eta sektore elitistenen babesa duela. PPk ez du esaten Gobernuak ez duela entzun, ez duela negoziatu, bazterrean utzi duela oposizio osoa. PPk ez du esaten berdintasunaren alperra —lur sailak berdintzeko erabiltzen den harri tzar biribila— pasatu nahi duela hezkuntzaren landan, diferentziaren lur-mokor guztiak birrintzeko.
Hemendik oso gutxira disparateen alperra beste kolore batekin pintatuko dute eta beste lege bat tramitatzeari ekingo diote, eta oraingoak bezalako matrakak entzungo ditugu. Enegarren aldiz.
Bitartean, hezkuntzaren komunitateak koska bat estuago egingo dio etsipenari (hau bai kronikoa!): baina, baina zer kristo egin dugu guk alfer horien alper tzarra merezi ahal izateko!

Hitz beste
Alferren alperra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu