Hitz beste

Alperra pasatzen

Anjel Lertxundi.
2011ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Justizia soziala aipatzen dugunean, ez gara demagogiaz ari: demagogiak eta demokraziak duten elkarren arteko zerikusia, prostituzioak eta maitasunak elkarrekin dutena bezalakoa da». Nahiago nuke esaldia nirea izatea, hitzok ez letozkidake gaizki Bildurekin gertaturikoari aplikatzeko. Esaldia ez da, ordea, nirea, Ernesto Sabatorena baizik, eta Argentinako demokraziak eman zion hori idazteko aitzakia. Nago berdin eman ziezaiokeela hemengoak.

Handia da Bildu indargabetzeko erabili den demagogia. Indarkeria aitzakiatzat harturik, alderdi handiek beren interesen diskurtsoa aplikatu dute, eta, uste hutsak froga bihurturik, benen makinaria politikoaren alper tzarrapasatu dute eskubide politiko elementalenen gainetik.

«Ze izugarrikeria! Desberdintasun ederrak sakrifikatu nahi dituzte uniformetasunaren inperioaren mesedetan!», idatzi zuen Sabatok berak. Hitzok, bai, hitzok Espainiari aplikatu zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.